Nire egoera erregularizatzea

Nire egoera erregularizatzea

Euskal Herrian zure administrazio-egoera erregularizatzea oinarrizko urratsa da bertan bizi, lan egin eta eskubide eta zerbitzu guztietara berme guztiekin jo ahal izateko. Egoera irregularrean bazaude edo dokumentazioa eguneratu behar baduzu, hainbat bide daude horretarako, zure egoera pertsonalaren eta herrialdean daramazun denboraren arabera.

Bizileku-baimena lortzeko hainbat bide daude, hala nola:

  • Sustraitze sozialagatik
  • Sustraitze soziolaborala
  • Sustraitze sozioformatiboa
  • Familia biltzea
  • Espainiar nazionalitatea duten pertsonen familiakoak
  • Adingabeko atzerritar lagunduak, Espainian jaioak edo jaio gabeak
  • Bide horietako bakoitzak bete beharreko baldintza espezifikoak ditu, eta ezinbestekoa da dagokion baimena berritzea edo, hala badagokio, aldatzea, gerora sortutako irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin.

    Zure egoera erregularizatzeak lasai bizitzeko, enplegu formal bat lortzeko, osasun-arreta jasotzeko eta zure eskubideak osorik erabiltzeko aukera emango dizu. Zalantzarik baduzu, AHOLKU SAREA atzerritartasun arloko euskal zerbitzu juridikora jo dezakezu.

    Orientazio Juridikoa

    Eusko Jaurlaritzak AHOLKU SAREA-ATZERRITARRENGANAKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA eskaintzen die beren egoera administratiboari eta atzerritartasun legeriari lotutako zalantzak argitu nahi dituzten etorkinei. Argibideak, orientabideak eta aholkularitza eskaintzen dituzte, eta zerbitzu espezializatuetara bideratzen dituzte kasuak.

    Euskal Herrian gehien hitz egindako hizkuntzetarako itzulpen zerbitzua daukate.

    Beraiekin harremanetan jartzeko bide bi daude:

    1. Telefonoz edo posta elektroniko bidez

    Erabiltzaileak:
    900840890
    asesoria@ej-gv.es

    Profesionalak:
    944001809
    juridika@biltzen.org

    2. Aurrez aurrekoa

    Era berean, itunpeko erakunde batzuek doako aurrez aurreko aholkularitza juridikoa ematen dute arlo horretan. Eibarren, Gurutze Gorria da zerbitzu hori eskaintzen duen erakundea.

    Aholkusarea