Udalaren Gizarte ZerbitzuakUdalaren Gizarte Zerbitzuak
Udalak Gizarte Zerbitzuak ditu, pertsonak, familiak eta kolektiboak lagundu eta babesten dituztenak, haien ongizatea, autonomia eta gizarte-partaidetza sustatzeko. Besteak beste, familia-bizikidetza sendotzen dute; autonomia pertsonala —fisikoa eta psikikoa— sustatzen dute; bizi-baldintzak hobetzen dituzte; oinarrizko baliabideak eskuratzen laguntzen dute; eta garapen pertsonala eta komunitarioa bultzatzen dituzte, bereziki zaurgarritasun-egoeretan.
Eibarren bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izanik.
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.
Eginkizunak:
Gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta biderapena ematea eta baloratzea.Banakoekin eta familiekin esku harzeko planak egitea, pertsona edo familia bakoitzari egokituak, egoera psikikoa eta soziala hobetzeko.Babesik eza, arriskua, tratu txarra edota edozein pertsona (emakumeak, haurrak, adinekoak edo bestelakoak) bertan behera uztea.Laguntza zerbitzua ematea interesa duenaren etxean bertan.Pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko esku-hartze egitarauak lantzea.Prestazioen tramitazioa kudeatzea.Udalerriaren gizarte beharrak aztertzea, beharrezko baliabideak kudeatzeko edota sortzeko.
Non?
Portalea
Baliabideak eta egitarauak
Baliabideak eta egitarauak
Esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzuak (haurrak, familiak, bazterkeria, adinekoak…).Indarkeria matxistaren biktimei informazioa, aholkularitza soziojuridikoa eta laguntza psikologikoa emateko zerbitzua.Laguntza ekonomikoakMendekotasunaren eta desgaitasunaren balorazioa.Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.Telelaguntza.Eguneko ZentroaPertsona nagusien zentro sozialak.Behin betiko bizilekua eta behin-behineko egonaldiak.Laguntza teknikoak.Dirulaguntzetarako ildoak.Ekintza komunitarioak eta prebentiboak.Eta abar.