Larrialdietako osasun-laguntza
Larrialdiko laguntza medikoa edozein pertsonaren eskura dago, kontuan hartu gabe nazionalak edo atzerritarrak diren, edo erregularizatuta dauden ala ez. Era berean, beharrezkoa da behar den arreta ematea haurdunaldiaren jarraipenean, erditzean eta erditu ondoren, edo adingabeentzat. Hala ere, horretarako eskubide osoa izateko, Osasun Txartel Indibiduala edo aldi baterako Osasun Laguntzako Agiria (DAST).
Bi dokumentu horiek ez badira izapidetu, euskal osasun-zentroen bidez ere jaso daiteke laguntza. Kasu horretan, arreta doakoa izateko, behin arazoa konpondu ondoren, osasun-zentro batera joan beharko du, dagokion eskabidea aurkeztu dezan.
Informazio gehiago
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza
Osasun-ordutegi premiazkoa
Ohiko ordutegian, 8:00etatik 17:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.
Ordutegi horretatik kanpora, eta larunbat eta jai-egunetan, Ermuko Osasun Zentrora edo Mendaroko Ospitalera joan beharko da.
112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte horretan.
Informazio gehiago
Osakidetzako larrialdi zerbitzua: 943461111.