Gazteria

Gazteria

Eibarko Udaleko gazteei zuzendutako politiken helburua da ahalbidetzea, modu egonkor eta jarraian, haurrak, nerabeak eta gazteak garatu daitezen eta beren haurtzaroaz, nerabezaroaz eta gaztaroaz goza dezaten.

Haurrak

Eibarko Udalak zerbitzu hauek diru haurrei eta haien familiei begira:

Ludotekak:

Ludoteka 5-11 urte bitarteko adingabeei zuzendutako zerbitzu bat da (Haur Hezkuntzako 3. mailatik lehen Hezkuntzako 6.era), helburu duena aisialdiaz gozatzea modu aktiboan, osasungarrian eta ongizate emozionala aintzat hartuta.

Jazinto Olabeko ludoteka

Ordutegia

  • 5–7 urte. Astelehenetik ostiralera: 16:30etik 18:00etara.
  • 8–11 urte. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era.
  • Errebalko ludoteka

    Ludoteka 5–11 urte bitarteko adingabeei zuzendutako zerbitzua da (Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara), aisialdia modu aktiboan eta osasungarrian gozatzea eta ongizate emozionala sustatzea helburu duena.

    Ordutegia:

  • 5–7 urte. Astelehenetik ostiralera: 16:30etik 18:00etara.
  • 8–11 urte. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era.
  • Afariketan

    Afariketan programa 5–7 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago (Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara), aisialdia modu aktiboan eta osasungarrian gozatzea eta ongizate emozionala sustatzea helburu duena.

    Udal-lokal publiko hauetan egiten da: Arrateko Andra Mari Ikastetxean eta Tiburtzio Anitua kaleko 27. zenbakiko udal-lokalean.

    Ordutegiak:

  • 5 urtekoak, astean bitan. Aukeran (astelehen-asteazken) edo (astearte-ostegun). Ordubete egun bakoitzean. Erabiltzaileak aukeratuko du non eta noiz.
  • 6–7 urtekoak, astean bitan. Aukeran (astelehen-asteazken) edo (astearte-ostegun). Ordu eta erdi egun bakoitzean. Erabiltzaileak aukeratuko du non eta noiz.
  • Izen-ematea (hiru kasuetan):

    Izen-ematea irailean irekitzen da, eta aurrematrikula online formulario baten bidez egiten da.

    Dirulaguntza ekonomikoak daude zaurgarritasun-egoeran dauden familientzat.

    Gainera, zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie haurrei eta haien familiei:

  • Astelena Haur Parkea
  • Larunbat arratsaldeko tailerrak
  • Udalekuak
  • Kirola familian
  • Robotika tailerrak
  • Nerabeak eta gazteak

    “Indianokua” gaztelekua eta Gaztetan programa dira herriko nerabeei jarduerak eskaintzeko oinarri nagusiak.

    Indianokua gaztelekua

    Indianokua Gaztelekua 12–17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzua da. Nerabeek ondo pasatzeko, harremanak izateko, jendea ezagutzeko eta jarduerak egiteko jolasak, baliabideak eta materialak eskaintzen ditu. Doakoa da eta ez da izena eman behar.

    Ordutegiak:

    • Astelehenetan: ITXITA
    • Astearteetik ostegunera: 18:00–20:00
    • Ostiraletan: 16:30–21:00
    • Larunbatetan: 17:00–21:00
    • Igande eta jaiegunetan: 17:00–20:30

    Gaztetan

    Eibarko Udalak “Gaztetan Urdaibai”, “Gaztetan Udalekuak” eta “Gaztetan Surf” udalekuak antolatzen ditu udako hilabeteetan DBHko ikasleentzat.

    Informazio gehiago

    Eibarko Udaleko Gazteria Saila