Emakumeen aurkako indarkeria matxista
Zure bikotekideak edo bikotekide ohiak, zure familiako edo inguruko gizonen batek edo ezezagun batek eragindako indarkeria jasaten ari bazara edo jasan baduzu, Eibarko Udalean laguntza, orientazioa eta akonpainamendua aurkitu dezakezu.
Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakezu (aurretik hitzordua eskatuta) edo Andretxera, non orientazioa eta arreta integrala eta pertsonalizatua eskainiko dizuten, bai zuri bai zure ardurapeko pertsonei.
Baliabideek honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko: 943 70 84 40
Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko: 943 70 84 40
INTERESEKO TELEFONOAK
112 Larrialdiak.
900 840 111 SATEVI Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua (urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan).51 hizkuntzatan ematen dute arreta, baita entzuteko eta hitz egiteko zailtasunak dituztenei ere.
900 840 188 HARIBERRIA Sexu-indarkeriari arreta integrala emateko zerbitzua 365 egun/ 24 ordu WhatsAppa: 747 444 389
943000768 / 900 100 928 (doakoa) BIKTIMAREN ASISTENTZIARAKO ZERBITZUA/Donostia
943543938 Andretxea.