Sanitate-arloko ohiko arreta
Sistema publikoko doako ohiko laguntza,lehendabizi familia sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.
Lehen mailako arretako medikua izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala (OTI) edukitzea edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea. Euskal Herrian osasun-laguntza Osakidetzaren bidez ematen da. Osakidetzak osasun-zentro publikoen sarea du.
Osasun-laguntzaren ordutegi orokorra
Eibarren badira eguneko zentro batzuk eta horietan kontsultatu behar da bakoitzari esleituriko lehen mailako arretako medikuaren edo, hala badagokio, espezialistaren ordutegia.
Aldez aurreko hitzordu medikua eskatu daiteke on-line edo dagokizun osasun-etxearen telefonora deituz.
Sendagaiak
Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.
Sistema publikoak ematen dituen errezetek deskontu desberdinak dituzte egoera pertsonala zein den (langilea, pentsioduna, diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duena,…).
Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.