Diskriminazioaren biktimenganako arreta
Eibarko Udalak, elkarbizitzaren eta berdintasunaren aldeko apustu irmo batean oinarrituta, protokolo bat du gertakari arrazista, xenofobo, antigitano edota LGTBIfobikoen aurrean jarduteko. Udalak erraztu egiten die herritarrei erreferentzia-kontaktu modu bat —konfidentziala eta herritar ororentzat irisgarria— gorroto-gertakarien berri eman dezaten.
Udalak erreferentziazko harremanetarako bide bat eskaintzen die herritarrei, konfidentziala eta herritar guztientzat eskuragarria, gorroto-gertakarien berri emateko.
Haien eskubideen inguruko informazioa emango da eta baita eskubide horiez baliatzeko baldintzen ingurukoa ere, haien erabakimena aintzat hartuta eta haien erabakia dena delakoa errespetatuz.
Eraberean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko sarea da. Arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta -identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea du helburu.
Sarea aipaturiko Sail honek eta hainbat giza erakundek osatzen dute. Erakundeok era nabarmenean immigrazio arloan, ijitoen herriaren sustapenean eta LGTB taldeen sustapenean lanean dihardute.
Erakunde laguntzaileak: