Etxebizitza

Etxebizitza lortzea

Etxebizitza librea, babestua edo titularitate publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude, hala nola, (Etxebide); baita higiezinen agentzia eta sustatzaile pribatuak ere.

Erosiz gero, erosleak eta saltzaileak adostutako salerosketa-kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Alokairuetan, berriz, bi aldeen arteko agiri pribatua izaten da.

Etxebizitzarako laguntza publikoak

Etxebizitza publikoa edo babestua lortzea.

Saltzeko nahiz alokatzeko laguntza publikoak daude. Euskadin, laguntza publikoak lortzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman behar da. Eskaeran, interesdunak bizileku berrian elkarrekin bizitzea espero duen familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.

Etxebizitza-eskabideak Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzura zuzendu behar dira eta PEGORAn aurkeztu ahal izango dira.

  • Beti da prozesu bera eta eskabidea lau urterik behin berritu behar da.
  • Eibarren etxebizitza eskatzen duten pertsona guztiek zerrenda bakarra osatzen dute. Zerrenda honek Eibarko Udaleko eskaintzak nahiz Etxebide-k hautatutako udalerrietan eskaintzen dituenak barne hartzen ditu.

    Etxebizitza motaren (babesekoa edo publikoa) aukerak:

  • Etxebizitza berria erostea.
  • Erabilitako etxebizitza erostea.
  • Tasatutako etxebizitza erostea
  • Babes ofizialeko etxea alokatzea.
  • Etxebizitza soziala alokatzea.
  • Erabilitako etxebizitza alokatzea - BIZIGUNE PROGRAMA
  •  

    Eskakizunak

    Etxebizitzarako laguntza publikoak eskatu ahal izateko Etxebide, ondorengo baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urte beteta izatea, edota adin txikiko emantzipatua izatea.
  • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk egiaztatzea, eta gehienezko batzuk ez gainditzea.
  • Administrazioak datuok egiaztatuko ditu.

    Etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak:

    Etxebizitzaren barrualdea berritzeko eta birgaitzeko diru-laguntzak daude (lehioak aldatu, intalazioak hobetu, elektrizitatea, gasa, berogailua,...). Jabetzako etxebizitza baduzu, eta etxebizitzan hobekuntzaren bat egin behar baduzu, Etxebide web-gunean informatu edo eskaera deskarga dezakezu.