Andretxea

Andretxea

Andretxea Udaleko Berdintasun Unitatearen baliabide bat da, helburu duena emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea. Formakuntza feministarako espazio bat da, irekia, gertukoa, irisgarria eta anitza, zeinean ahalduntze-prozesuak sustatzen diren adin eta jatorri guztietako emakumeengan. Elkargune bat da, hausnartzeko, eztabaidatzeko, ikasteko eta estrategia eta aliantza feministak sortu eta indartzeko.

Zerbitzu eta baliabide hauek eskaintzen ditu:

  • Berdintasun gaietan eskuragarri dauden baliabide eta eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza.
  • Etxeko lanen eta zaintza-lanen inguruko lan-orientazio zerbitzua, lan- eta lege-aholkularitza eskaintzen diena bai zaintzaileei eta etxeko langileei, bai horrelako zerbitzuak kontratatu nahi dituen edozeini.
  • Ahalduntzea lantzeko espazioak, pertsonaletik kolektibora, talde-lana oinarri hartuta, hala nola:
    • Empalabramiento: gaztelania ikasteko ikastaroak, ahalduntze-ikuspegitik.
    • Harreman afektiboak tratu onak sustatzeko.
    • Geure burua maitatzen ikasten
  • Biltzeko eta akonpainamendurako espazioak, Eibarko emakumeen asoziazionismoa bultzatzeko. Era berean, Andretxeak aukera ematen du berdintasuna helburu duten elkartze kolektiboetarako edo elkarteetarako gelak erreserbatzeko.
  • Berdintasunerako kanpainak antolatzea: martxoaren 8an, azaroaren 25ean eta maiatzaren 17tik-ekainaren 28ra
  • Andretxeak urtean bi programazio antolatzen ditu, bata udaberrian eta bestea udazkenean. Programazio horien barruan ekintza hauek sartzen dira:

  • Ahalduntze-Eskolak formakuntza feminista eskaintzen du ikastaro eta tailerren bitartez, zeintzuen bidez tresnak jartzen dituen aukeran emakumeak beren buruaren eta bizitzaren jabe izan daitezen, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, errealitatea ikuspegi kritiko eta dekolonialetik aztertzeko eta haien parte-hartze sozial eta politikoa sustatzeko.
  • Maistrak izeneko liburutegia, genero- eta feminismo-gaietan espezializatua. Honelako ekimenak hartzen ditu barne: munduko emakumeen literatura-saioak, irakurketa errazarekin eta idazketa feministarekin lotutako ekintzak, irakurketa-gidak, etab.
  • Liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, dokumentalak eta solasaldiak, mahai-inguruak… gai feministen inguruko hausnarketa eta lanketa sustatzeko begirada intersekzional batetik.
  • Erakusketak, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feministak jasotzen dituztenak, bai eta berdintasun arloko eduki pedagogikoa dutenak ere.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Andretxera.