Kultura

Kultura

Eibarko Udalak, hainbat baliabideren bitartez, kultura-zabalkundearen aldeko apustua egiten du, eta jarduera-eskaintza zabala jartzen du herritarren esku, mundu osoko kultura-alderdiak ezagutarazteko. Udalak argi dauka Eibarren oso jatorri desberdinetako jendea dagoela, eta, horregatik, kultura-aberastasun hori bultzatu eta zabaldu beharra duela, baita identitate-sentimendua eta herriaren parte sentitzearena ere.

Kultura Sailak urteko programazioa eskaintzen du, herritar guztien lehentasunak eta gustuak ase nahian, horrela ahalik eta jende gehien hurbildu dadin antolatutako ekintzetara. Umeei, gazteei eta helduei zuzendutako jarduerak dira: Erakusketak, tailerrak, arte eszenikoak (zinea, antzerkia, musika, dantza), hitzaldiak, aste tematikoak, kale-jarduerak, azokak, aisialdia…

Hauek dira jai garrantzitsuenak:

  • • Aratosteak
  • Sanjuanak
  • Euskal jaia
  • Arrateko jaiak
  • Sanandresak
  • Gabonak (Olentzero, Erregeak, Gabonetako Haur-Parkea )
  • Portalea

    Portalea Eibarko Kultura-Etxea da, eta 80ko hamarkadan AYA arma-fabrika zaharra zenaren birmoldaketaren ondoren sortu zen. Bertan honako zerbitzu hauek daude: Juan San Martin Liburutegia, Erakusketa gela bat, Areto Nagusia, bilera-gelak, dantza-aretoa, tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulanak) eta Armagintzaren Museoa.

    Horrez gain, udal-eskola batzuk ere badaude eraikinean:

  • Marrazki eta Pintura Eskola
  • Zeramika Eskola
  • Juan Bautista Gisasola Musika Eskola
  • Juan San Martin Liburutegiak gune hauek ditu: harrera, helduen gela, haurren gela, hemeroteka-gunea, talde-lanetarako gela eta langileentzako biltegiak eta bulegoak. Horrez gain, liburuak eta beste dokumentu batzuk maileguan eskaintzen ditu zenbait euskarritan, Interneterako sarbidea du eta irakurleentzako aholkularitza. Honelako kultura-jarduerak ere antolatzen dira: ipuin-kontalariak, erakusketak, lehiaketak, etab.
  • Portalea eraikineko bosgarren solairuan Armagintzaren Museoa dago. Arma-tradizio handiko hiri baten memoria historikoa eta industria-ondarea zaintzera eta zabaltzera bideratutako gune bat da, non bisitariak ibilbide bat egin ahalko duen Eibarko historia industrialetik eta eboluzio teknologikotik zehar, XIV. mendetik gaurdaino.

    Coliseo Antzokia

    Coliseoa zuzeneko ikuskizunak eta zinea eskaintzeko espazio nagusia da. Hiru areto ditu, lehenengoa antzokia da, 500 pertsonarentzako edukiera duena; beste bietako bakoitzaren edukiera 80 pertsonakoa da.

    Urtero laurogei bat ikuskizun antolatzen dira (kontzertuak, antzezlanak eta dantza-emanaldiak), eta ehun eta hogei bat film proiektatzen dira.

    Ekultura kultura-gida