Erroldatzea
Erroldatzeak Udal-Erroldan, hiriko bizilagun guztiak agertzen diren erregistroan, izena ematea esan nahi du. Espainiar herritartasuna nahiz atzerrikoa duen pertsona oro erroldatu daiteke, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra eta edozein adin eduki arren.
Udalerrian bizi direnek erregistro honetan eman behar dute izena nahitaez.
Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrak, iraupen luzeko egoitza-baimena, duenak salbu, Udal-Erroldan izen ematea berritu behar du izena eman zuenetik bi urte igaro baino lehen. Ez badu hori egiten, udalak baja eman diezaioke aurretik entzunaldia eman gabe.
Baldintzak
Erroldatzeko beharrezkoa da:
Izapideak
Izena emateko inprimakia bete eta sinatu behar da.
Dokumentu ofizial bat aurkeztu behar da, behar den bezala identifikatuko duena: BETI EGON BEHAR DU INDARREAN
Etxebizitzaren erabilera egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da:
- Etxebizitzaren titularraren baimena, haren NANaren kopiarekin eta etxebizitzaren jabea hura dela egiaztatzen duen egiaztagiriarekin batera (jabetza-eskritura edo duela gutxiko salerosketa-kontratu pribatua edo OHZren egungo ordainagiria (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga), zerbitzu-konpainia baten azken kontratua edo azken ordainagiria (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia finkoa, etxeko asegurua).
- Alokairuaren kontratua bada, baimena errentariak eman beharko du, bere NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin batera, gehi alokairu-kontratua + azken alokairu-ordainagiria + jabearen baimena + jabearen NANaren kopia.
- Establezimendu kolektibo bat bada, arduradunaren baimena eskatuko da, establezimenduaren sinadura eta zigiluarekin.
Non?
Udal Erroldan alta- eta aldaketa-eskaerak eta bizileku-aldaketak PEGORA Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan egiten dira.
Errolda-ziurtagiri bat eska daiteke PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, Internetez edo telefonoz 943 708 400.