16 urtetik beherako ikasleak eskolatzea
Heziketa derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 16 urte bitarteko pertsona guztientzat eta bi alditan zatitzen da: lehen mailako hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza. Gainera, eskaintza zabala dago, gehiena doakoa, 0 eta 6 urte bitartekoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza zentroetan ez da derrigorrezkoa erlijioa irakastea.
Eibaren zentro publikoak eta itunpeko pribatuak daude adingabekoak matrikulatzeko. Plazarik libre egonez gero, horietako edozein aukera daiteke. Ez dago sexuaren araberako banaketarik.
_
Hezkuntza
Nola matrikulatu
Hurrengo ikasturteari begira bada prematrikularako ohiko epe bat eta normalean otsailean irekitzen da. Bi dokumentu bete behar dira (zentroan izena emateko Eskaera Orria eta gurasoentzako Galdeketa). Lehendabizi aukeratutako zentroan ematen dira (nahi den ordenean gehienez hiru zentro aukera daitezke). Gainera, Familia Liburuaren fotokopia bat eraman behar da.
Komenigarria da erroldaturik egotea eta horren frogagiri bat eramatea, baita haurraren argazkiak eta jaso dituen txertoen kopia bat ere. Diru-sarreren ziurtagiri bat ere erabilgarria suertatzen da.
Zentroek ikasleak adinez dagokien mailan kokatzen dituzte eta doikuntzaren bat egiten dute, euren ikasketa-mailaren edo hezkuntza-beharren arabera.
Ikasturtean zehar aukeratzen den zentrora jo daiteke. Zentroak matrikula-eskaera probintziako Eskola Batzordeari igortzen dio eta honek onartu egiten du zentro horretan plazarik badago eta plazarik ez badago beste batera igortzen du.
0 eta 12 urte bitarteko ikasleen matrikula egiteko zentroak
12 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikula egiteko zentroak
Familientzako hezkuntza harrera gida. Gida bost hizkuntzetan aurkezten da: euskara, gaztelera, arabiera, ingelesa eta frantsesa.
16 urtetik gorako ikasleak eskolatzea
16 urtetik aurrera hezkuntza derrigorrezkoa ez bada ere, doako eskaintza zabala daukagu, hiru prestakuntza-ibilbidetan banatuta:
- 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko.
Nola matrikulatu
Oinarrizko lanbide-heziketaren, ertain- eta goi-mailako prestakuntza zikloen eta batxilergoen kasuan, aurrematrikula maiatzean egin behar da, aukeratutako ikastetxean. Horretarako, izena emateko orria bete, eta nortasun-agiri zein pasaportearen kopia erantsiko zaio. Komenigarria da erroldatuta egotea eta errolda-agiria aurkeztea, bai eta argazkiak ere. Diru-sarreren egiaztagiria ere erabilgarri suertatzen da.
Maila ertaineko, Goi-mailako eta Batxilerreko herri-ikastetxeak.
Oinarrizko lanbide-heziketako ikastetxe publikoak
Informazio gehiago
Matrikula ohiko epetik kanpo egiteko eta informazio gehiago edo arazoren bat konpontzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza-Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzura jo behar da.