Kirola

Kiroldegiak

Eibarko kiroldegiek instalazio ugari eskaintzen dituzte kirola praktikatzeko: Igeriketa, atletismoa, tenisa, gimnasia, saskibaloia, etab.. Gune horietan kirol-modalitateren bat ere ikas daiteke, espezializatutako langileek ikastaroak ematen baitituzte.

Instalazioak erabiltzeko bazkide-txartela eskuratu behar da, ezarrita dagoen prezioa ordainduta.

Karneta izapidetzeko, Eibar Kirolak-era edo Ipurua, Orbea eta Unbe kiroldegietara jo daiteke.

Non?

  • Eibar Kirolak, Eibarko Udaleko Kirol Patronatua
  • Ipurua Kiroldegia
  • Orbea Kiroldegia
  • Unbeko Kirolgunea
  • Astelena Frontoia
  • Kirol Klubak

    Eibarrek kirol-eskaintza zabala eta anitza dauka, herrian dauden klub ugariei esker. Klub horiek hainbat diziplina sustatzen dituzte, besteak beste, mendia, futbola, txirrindularitza, pilota, judoa, errugbia, espeleologia, igeriketa, dantza, eskubaloia edo triatloia.

    Hauek dira dauden kirol-klubak:

    Informazio gehiago

    https://www.eibarkirola.eus/