Alkatearen agurra

Gure herria gero eta testuinguru sozial ireki eta pluralago baten barruan kokatzen da. Testuinguru horretan, Udalak berretsi egiten du Eibarko pertsona guztien arteko eskubide-berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako bizikidetzarekin duen konpromisoa, xede baitu pertsona guztien kultura-aniztasuna aitortzea eta balioestea.

Herriko jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalean herritar guztien parte-hartze aktiboa bermatzeak duen garrantziaz jabeturik, zuen eskura jartzen dugu baliabideen gida hau, oinarrizko kudeaketa eta zerbitzuei buruzko informazio praktikoa emateko. Bereziki baliagarria izango da Eibarrera iritsi berriak direnentzat eta gure komunitatean integratzeko prozesuan lehen urratsak ematen ari direnentzat.

Era berean, gida hau erabilgarria izan daiteke Eibarren aspalditik bizi arren, eskura dauden bitarteko batzuk ezagutzen ez dituztenentzat; izan ere, baliabideok oso lagungarriak izan daitezke pertsona horien egunerokoan.

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerei esker, espero dugu gida birtual hau tresna praktiko bihurtzea herritar guztientzat, eta laguntzea etengabe eboluzionatzen ari den gizartea eraikitzen, parte-hartze aktibo, berdinzale eta dibertsoagoa lortzeko bidean

Agurra