Lan-orientazioa

Lan-mundura sartzea

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritarrek Espainian lan egin dezakete besteren kontura (enplegatzaile batek kontratatua) edo euren kontura baldintza jakin batzuk beteta. Horretarako lan eta bizileku-baimena behar da. Baimen hori jatorrizko herrialdean lortu behar da, bizileku-baimenaren titularra izan ezik. Espainian modu irregularrean egoteak berekin dakar lan eta bizileku-baimena lortzeko eskabidea ez onartzea dakar.

Lan egin ahal izateko beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea, nahiz eta 16 urtetik aurrera lan egin daitekeen guraso edo tutoreen baimenarekin.

Lan- eta Egoitza-Baimenik gabe kontratatutako langile atzerritarrak ez daude legezko egoeran baina lan-eskubideak dituzte. Ez-ohikotzat jotzen den edozein egoera, gehiegizko ordutegiak, soldata bereizkeriak, zenbatekoak erreklamatzea, istripu arriskuak edo bidegabeko kaleratzeak esaterako, edozein erakunde sindikali (ELA, CC.OO., LAB, UGT, EHNE, Etxeko Langileen Elkartea) ) edo lan-agintaritzari (Lan-Ikuskaritza) jakinarazi dakioke.

LANA BILATZEA

Bizileku- eta lan-baimena duten atzerritarrek enplegua eska dezakete, eta, horretarako, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratu. Erakunde horretan izena emanda, lan-prestakuntzako ikastaroetara joateko aukera ere badago. Erroldatuta egonez gero, prestakuntza-ikastaroak egoitza-baimenik gabe ere egin daitezke.

Lanbidek, Enplegurako Orientazio Zerbitzuaren bidez, orientazioko profesionalen aholkularitza eskaintzen dizu, enplegu duina lortzeko aukerak bilatzen edo hobetzen laguntzeko.

Gainera, Debabarreneko Garapen Agentziak (Debegesa) lan-orientazioko zerbitzua eskaintzen du Eibarren, astelehenetik ostiralera, enpleguari, prestakuntzari eta enpresen sorrerari buruzko informazioa emateko.

EKINTZAILETZA

Eibarko Udalak, Debegesarekin batera, enpresa-ekimenak bultzatzen ditu jarraian aipatzen diren zerbitzu, programa eta laguntzen bidez:

  • Ekintzailetza berritzailea sustatzeko prestakuntza- eta aholkularitza-programak.
  • Enpresa-inkubagailuak alokairu eta baldintza mesedegarriekin.
  • Enpresa-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak.
  • NON?

    Debabarrenako Garapen Agentzia (Debegesa)

    Eibarko Udaleko Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Saila