Osasun-Txartelak

Osasun Txartel Indibiduala (OTI)

Ohiko edo premiazko mediku-arretarako eskubidea izateko, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) eduki behar da.

Non?

OTI, Osakidetza osasun-zentroetan dokumentu hauek aurkeztuta:

  • Familia errolda, zeinean etxean bizi diren pertsona guztiak agertuko diren.
  • Identifikazio-agiria (jatorrizkoa eta fotokopia):
    • Espainiako nazionalitatea duten pertsonek, Nortasun Agiria (NAN) edo familia-liburua, 14 urtetik beherakoak badira.
    • Atzerritarrek, egoiliar-txartela.
  • Eskabide-orria.
  • Txartela ematean, lehen mailako arretako sendagilea eta joan behar den zentroa egokitzen dira.

    Erroldaturik egonez gero, eta Euskadi ez den beste autonomia erkidego batean lan egin izanda ere, eska daiteke OTI. Kasu horretan, lan-bizitza eta Gizarte Segurantzako txartela aurkeztu behar dira.

    Egoera irregularrean dauden pertsonak

    Egoera erregularizatuta ez duten atzerritarrek Osasun Txartel Indibiduala lor dezakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, Estatuan hiru hilabete baino gehiago badaramatzate.

    Erroldatuta ez badago, Euskadiko GKEek ahalmena izango dute "erroldatzeko ezintasuna egiaztatzen duen ziurtagiria" emateko, baldin eta egoera administratibo irregularrean dagoen pertsona batek gutxienez 3 hilabete badaramatza Euskadin bizitzen, Euskal Autonomia Erkidegora mugatutako 6 hilabeteko aldi baterako osasun-laguntzaren dokumentu bat lortzeko.

    Informazio gehiago

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Lurralde Ordezkaritza

    Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza